Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

El grito en el cielo RSS Blog

La Zaranda

ANTZERKIA
La Zaranda – Teatro Inestable de Andalucía La Baja (Andaluzia)

Beren bizitzetako erromesaldia amaitzean, organo hondatu bezala utzi zituzten geriatriko hotz honetan, ezerezean desegingo dituen lasaigarria dute itxaropen bakarra. Terapiek betetzen dute beren bizitzen gainbehera. Hala ere, mekanismo organiko bihurtutako bizitza horietatik ezin izan dute guztiz ezabatu amets egiteko kontraindikazioa, beren denborari amaiera ematen dion zeruertzetik haratago ihes egitekoa, galdutako askatasunaren bila bidaia arriskutsua hasiz eta fedea berreskuratuz giza dimentsio bezala. Arimaren atari zabalean bizi.
Jerezko La Zaranda konpainia ospetsua, 2010ean Antzerki Sari Nazionala jaso zuena, berriro itzultzen da Kultur Leioara. El Régimen del Pienso aurreko antzezlanarekin batera, gizatasuna eta transzendentzia galdu dituen munduari kritika zorro­tza egiten diote eta erakusten digute historia klinikoek biografiaren lekua hartu dutela, eta artea, jadanik zentzu espiritualik gabe, deuseztatze makineria horren beste engranaje bat baino ez dela.

EGILEA: Eusebio Calonge
ZUZENDARITZA: Paco de La Zaranda
ANTZEZLEAK: Celia Bermejo, Iosune Onraita, Gaspar Campuzano, Enrique Bustos, Francisco Sánchez
MUSIKA: “Tanhaüser”, Richard Wagner. Mambos de Pérez Prado

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 27an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 15 euro

La Zaranda – Teatro Inestable de Andalucía La Baja

GOMENDATUA

SAREA euskadiko antzoki sarea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak kultura kalera aterako du udan

Leioak kultura kalera aterako du udan; horrela, uztailean zehar, familiek aire zabaleko eta doako zinema- eta antzerki-kultur proposamenez gozatu ahal izango dute.


2024, uztailak 1

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)