ANTZERKIA
Azar Teatro (Gaztela eta Leon)
“Etxean istiluak sortzen dituenak haizea hartuko du herentzia: eta ergela bihotzez jakintsu denaren zerbitzari izango da”
Jaime Erregearen Biblia. Atsotitzen Liburua 11:29
Dayton (Tennessee), 1925. Irakasle gazte bat epaitzen dute Estatuaren lege bat urratzearren. Leporatzen zaion delitua da Darwinen eboluzioaren teoria irakastea bigarren hezkuntzako ikasleei. Prentsa eta komunikabideak ez dira “tximinoaren epaiketa” izena hartzen duen debatetik aparte geratzen, erlijio eta zientziaren arteko liskarra.
Stanley Kramerren “Inherit the wind” (1960) filmetik eta hura inspiratu zuen Jerome Lawrence ta Robert Edwinek idatzitako lanetik datorren bertsio libre honek arreta jartzen du prozesu horren gainean, eboluzionismoaren edo erlijio-fundamentalismoaren aldeko eta kontrakoek politikoki erabili zutena. Fundamentalismo horrek Biblia eta bere edukia hartu nahi zuen legerako oinarri, eta gaur egun, bizirik dirau.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 22an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu