ERAKUSKETA
Historias del Athletic Club
108 ilustrazio, ‘El mejor equipo del mundo’ liburuan kontatzen diren historiak bezainbat. Tomás Ondarra (Bilbo, 1963) da marrazkilaria. Carlos Ranedo (Bilbo, 1978) da abentura horretan sartu zuena.
Kafetegi batean sortutako klub baten historia da, eta Ingalaterratik iritsitako kamiseta batena. Eta hura babestea erabaki zuten ehunka jokalarirena. Irabazitako kopen eta galdutako finalen historia da. Eta elurpean jokatutako partida batena. Golak iragartzen zituzten usoena eta gola sartutako aldiro buruaren kontra botila bat hausten zuen jarraitzailearena. Tribuna bihurtutako futbolari baten historia da. Eta entrenatzailea izan zen jokalari batena. Eta itsasadarrean ibili zen gabarra batena.
Athletic Cluben historia ezin zabalagoa da. Ehun urtetik gorako kondaira. Bakarra den eredu batena.
» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Otsailaren 3tik 29ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
» Sarrera: Doan
Iruzkindu