MUSIKA
Kabaret
Duela bi urte, Luca Frasca eta Marina Sorín musikari argentinarrek erabaki zuten abian jartzea eta “El Show de Dodó” lehen albumaren kantak konposatzea. Horretarako, lagunekin eta laguntzaileekin elkartu ziren, eta proiektuaren energiaz kutsaturik, diskoaren hamar abestiak grabatu zituzten. Nacho Mastretta horietariko musikari bat izan zen, gaur egun, Marina eta Lucarekin batera zuzenekoetara doana modu finkoan, Coque Santos eta Martín Bruhnekin batera.
Tresna ugari jotzen dituzten musikarien eskutik, clown munduan eta zine mutuan inspiraturiko musikaren ukituekin, rag-time edo abesti tradizionalarenak ere harturik, ikuslea mundu fantastiko eta surrealistara eramaten dute, antzinako kabaretaren efektuak gogorarazten dituena. Ametsezko mundua, fantasiazkoa eta umoretsua, musika urtetsu eta kutsakorraren bidez parte hartzeko gonbitea luzatzen duena.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 15ean
» Ordutegia: 12:00etan
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu