ANTZERKIA-MUSIKA-DANTZA
Karabansarai Producciones (Euskadi)
Lauaxeta eta Lorca bi idazle, poeta ikoniko dira bere kulturetan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil ziren askatasunaren borrokan. Bata Andaluziako lurretan jaio zen poeta errepublikarra izan zen, bestea euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea.
Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela. Obra honek bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko ditu hain desberdinak dirudigun kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko. Memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreetaz ariko da, bi poeta horiek iraganetik orainera ekarriaz.
Euskal Herrian gatazka urtetan bizi izan dugun gizarte banaketa kulturala argia emango dion bi poeta handi hauen besarkada izango da.
TESTUAK: Federico García Lorca, Estepan Urkiaga (Lauaxeta), Jon Maia.
ZUZENDARIA: Josu Camara.
GIDOIA: Jon Maia.
ANTZEZLEAK: Ana Salazar, Jon Maia.
KOREOKRAFIA EGILEAK: Ángela Carbajo de Lera, Arkaitz Pascuas.
DANTZARIAK: Dayana Sinay, Arkaitz Pascuas.
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 18an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.karabansarai.eu
Iruzkindu