Hurrengo ostiralean, urriak 26 (Auditorium, 20:30 h), Elena Olivieri konpainiak sortutako “Wenses y Lala” antzezlana izango dugu Kultur Leioan. Adrián Vázquez-en (aktore eta dramagile mexikarra) testu baten egokitzapena da, Elena Oliverik egina, Madrilen bizi den aktore eta zuzendari italiarra.
Lanaren minimalismoa eta zintzotasuna, bizitzaz hitz egiteko umorea erabili izana, protagonista biak hain ondo eta zainduta irudikatuta egotea… osagai horiek guztiak elkarrekin batzen dira eta esperientzia aberasgarri eta unibertsala sortzen dute. Testu mexikar bat, Madrilera eta Euskal Herrira egokitua eta Pablo Messiez dramagile argentinarraren langintza artistikoarekin antzeztua. Zuzen-zuzenean hitz egiten diguten lana, aurrez aurre, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna ezin hobeto elkarri lotuta.
Iruzkindu