MUSIKA
(Estatu Batuak / Frantzia)
Parisen bizitzen 30 urte baino gehiago daramatzala, deserriraturiko newyorktarra balitz bezala, Elliott Murphy rocker eta idazle beteranoaren karrera sekula baino biziago dago. 35 disko baino gehiago argitaratu ditu, Europa osoan zehar jotzen du eta fikziozko idazle oparoa da. Lau hamarkada pasa dira AQUASHOW bere lehenengo album hauslea editatu zuenetik (1973), eta zaleek oraindik betetzen dizkiote kontzertuak, kritikoek lanak laudatzen dizkioten bitartean.
New Yorken jaioa, show-bussineseko familia batean, Elliottek 1971n hasi zuen bere ibilbide europarra; odisea hutsa bizi izan zuen musika kalean jotzen, eta Federico Felliniren “Roma” filmean paper txiki bat ere jokatu zuen. AEBn atzera, grabaketa-kontratu bat eskuratu, eta azkar etorri ziren atzetik LOST GENERATION (1975), The Doors taldearen produktore Paul Rothschildek ekoitzia, NIGHT LIGHTS (1976), Billy Joelen kolaborazioarekin, JUST A STORY FROM AMERICA (1977), Phil Collins eta Mick Taylorrekin, eta askoz gehiago.
MUSIKARIAK: Elliot Murphy (gitarra, armonika eta ahotsa), Olivier Durand (gitarra eta ahotsa).
» Non: Auditorium
» Eguna: Urtarrilaren 10ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
Iruzkindu