ANTZERKIA
Teatro de La Abadía – Teatre Lliure (Madrid-Cataluña)
Alfredo Sanzol, giza istorioen ikusle zorrotza, ikus-entzuleek eta kritikak gehien aintzatetsi eta txalotutako egile eta zuzendarietakoa bihurtu da urte gutxian.
Lan berria Ilargian gertatzen da, Lurrari begira. Beste planeta batera “erbesteratzearen” ikuspegiak ematen dion arroztasunarekin, Sanzolek, 15 atalen bitartez, oroitzapen goiztiarrenetatik hasitako bidaia proposatzen du; oroitzapenok memoriaren barrurik barruenean bizi dira, eta noizik behin berragertzen dira, nor garen eta nondik gatozen azaltzen duen tximistaren antzean; izan ere, haurtzaro haren oroitzapenak Espainiako demokraziaren haurtzaroaren berberak dira.
Umorez, fantasiaz, samurtasunez, garraztasunez eta gatz surrealez betetako istorioak.
Konpaina aparta.
Ikuskizun bikaina, inteligentea, zolia, gutaz hitz egiten duena, dibertitu eta hunkitzen duena.
Autoretza eta zuzendaritza: Alfredo Sanzol
Interpreteak: Juan Codina, Luis Moreno, Palmira Ferrer, Jesús Noguero, Nuria Mencía, Lucía Quintana
Iraupena: 110′
Urteak: + 18 urte
» Non : Auditorium
» Eguna: Azaroaren 23an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 15 euro
Iruzkindu