DANTZA ZIRKUITOA 2011
L’Explose (Kolonbia / Tenerife)
Kolonbiako dantza-konpainiarik garrantzitsueneko baten proposamen harrigarria da honakoa. TenerifedanzaLab-ekin batera, gai hauek lantzen ditu: immigrazioa, nortasunaren bilaketa, arrotz, desberdin eta atzerritar sentitzea, beste leku batean zein norbere gorputzean.
Hauxe da talde artistikoaren osaera: Kolonbiako lau dantzari, lau espainiar, bi suediar eta Kolonbiako musikari bat. Konpainia sortzailea da erabat, eta muntaketa ikusgarriak egiten dituzte; hala nola Frenesí (2006), La razón de las Ofelias (2009) eta Bicentenario, La fiesta de la Independencia (2010).
Zuzendaritza: Tino Fernández
Interpreteak: Ángela Cristina Bello, Luisa Fernanda Hoyos, Alexandra Rudnicka, Ángel Ávila, Fernando Ovalle, Paloma Hurtado, Ingrid Medina, Laura Ramos, Javier Ferrer, Helena Berthelius
Laguntzailea:Iberescena, Ministerio de Cultura – INAEM, Cabildo de Tenerife, Gobierno de Canarias, CELCIT, Embajada de España en Colombia, AECID
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 25an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu