HAUR ANTZERKIA
Teatro Paraíso (Euskadi)
Teatro Paraiso konpainia orain dela 38 urte sortu zen. Sari desberdinden artean, 2012ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala lortu du. Proiektu globala garatzen du non Antzerkia, Haurtzaroa eta Hezkuntza Artistikoa elkarrekin esku-hartzen duten. Oraingo honetan klasiko baten moldaketa aurkezten digute.
“Erpurutxo” ume txiki eta burutsu batek, anai-arreba eta senide guztiak salbatzen ditu, nahiz eta gurasoek, baliabiderik ez zutelako etsita, basoan utzi izana. Ipuina iruditeri kolektiboaren parte da. Istorioaren zenbait zatik hunkitu egiten gaitu: Nor ez da basoan galdu eta bakarrik gelditzearen beldur izan? Nork ez du etxera itzultzeko harritxo zurien arrastoa inoiz irudikatu? Eta txoriek jan eta desagertzen den ogi-apurren arrastoa? Nor ez da ogro maltzurraren beldur izan?
Inuzentekeria ukitua duen unibertso fantastiko hori birsortuko dute aita eta aitona batek, oso egun berezi baten bezperan. Dena eskuko hatz lodia altxatu eta irudimena aske uztean hasiko da.
ZUZENDARITZA: Iñaki Rikarte
DRAMAGINTZA: Iñaki Rikarte, Tomás Fernández
ANTZEZLEAK: Aitor Fernandino, Peio Arnaez
MUSIKA: Iñaki Salvador
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Euskaraz
IKUSLEA: +7 urte, familiarra
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 15ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu