ANTZERKIA
El Espejo Negro (Andaluzia)
Ispiluaren bestaldeko ikuspegia…
Publikoak, Alizia inozentea balitz bezala, kristala zeharkatuko du Ispilu Beltzaren sakonean murgilduz: argia nagusi duen mundu iluna, bertan bizi dira izaki dotoreak, lotsagabeak, bihozberak, gaiztoak, bakartiak, probokatzaileak, umore garratz eta isekariz beteriko arimak.
Iluntasunetik ateratako pertsonaia androgino eta bitxi batek, hiru txotxongilolarik lagunduta, mundu paraleloan murgilduko gaitu kristalaren bestaldetik.
Ispilu horrek ikusten duena deformatu egiten du, lotsarik gabe, gure bekatuak eta maltzurkeria ikusarazteko.
Musika, argia, iluntasuna, objektuak, txotxongiloak eta aktoreak sartu eta irten egiten dira ispilutik; horrek harrapatu egingo ditu oso-osorik irensteko, zulo beltz handi bat balitz bezala.
Estatuko konpainiarik saridunetako bat.
EGILEA ETA ZUZENDARITZA: Ángel Calvente.
GIDOIA: Ángel Calvente, Angélica Gómez.
ANTZEZLE-MANIPULATZAILEAK: Laín Calvente, Carlos Cuadros, José Vera.
ARGI ETA SOINU TEKNIKARIA: Adrián Alcaide.
JANTZIAK: Carmen Ledesma, Elisa Postigo.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.elespejonegro.com
Iruzkindu