Esther Alonso leioztarrak izan da 2016ko San Juan jaietako kartel lehiaketako irabazlea, “Enaren kantak” izenburua duena kartelarekin. Jose Pablo Sánchez leioztarrak aipamen berezia lortu du “Fiesta y teatro al aire libre” lanarekin.
Edizio honetan, 29 pieza aurkeztu dira lehiaketara. Kartel irabazlea eta aurkeztu diren guztiak Aterpe Leioa Gazteguneko erakusketan ikus daitezke ekainaren 23ra arte.
Iruzkindu