ANTZERKIA
Zanguango Teatro (Euskadi)
¤ ESTREINALDIA ¤
Zanguango Teatro konpainia 1993. urtean sortu zen eta honako hauetan ardaztu ohi du antzerki-ekintza: sormen kolektiboko tekniketan, alderdi fisikoetan, mugimenduan, espazioaren ikusmoldean eta erritmoan. Antzezlearen lana eta talde-lana ditu ekintzaren oinarri; artifizioetatik eta trikimailuetatik ihes egiten du. Gaiei dagokienez, giza jokabideak lantzen ditu, horien ikuspegi guztietatik. Erraz ezagutu daitezkeen eguneroko gertakizunen alde magikoa, harrigarria eta dibertigarria bilatzen du, betiere, umore garratza, konprometitua, kritikoa eta originala baliaturik.
Mexikoko Iraultzaren liderra zen Emiliano Zapataren bizitza eta heriotzari buruzko antzerki ekoizpen erraldoi bateko protagonistak aspalditik desagertu dira eta horregatik figuranteak birarekin jarraitzea erabaki dute, mega-fikzio hau irudikatzeko eta sinesgarria egiteko moduak bilatzen. Bere asmoa ez da protagonistak ordezkatzea, figuranteen paper sinpleekin istorio osoa taularatzeko gai direla uste dute eta. Oker al daude? Azkenean helburu honek pertsonaiak, figuranteak, aktore eta publikoaren arteko planoekiko gatazkak sortuko ditu.
EGILEA: Creación colectiva
ZUZENDARITZA ETA ARGIZTAPEN DISEINUA: Miguel Muñoz
ANTZEZLEAK: Bego Krego, Txubio Fdez. de Jauregui, Helena Golab, Miguel Ángel Pérez Ávila
JANTZIA ETA ATREZZOA: Ataraxia
MUSIKA: Eric Satie, popular mexicana
ESZENOGRAFIA: Eskenitek
IRAUPENA: 75′
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 20an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 €
INFORMAZIO GEHIAGO: Descalzos Producciones
GOMENDATUA
Iruzkindu