Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

“Etxeko musikak”, Ondarearen Europako Jardunaldiak LeioanRSS Blog

Tarjeta

Leioako Udalak, Kultura eta Gazteria Sailaren eskutik, “ETXEKO MUSIKAK” programa aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Udalerriko eraikin historikoetatik doan ibilaldia, inguruko artisten musikarekin jantzia, kalitatezko musika, eragin anitzekoa, flamenko, jazz, musika latino eta folkarena kasu.

Programa urriko lau asteburuetan zehar burutuko da, eta gidatutako bisitak antolatuko dira udalerriko lau eraikin historikotara: Mendibile Jauregia, Ondiztorre, Elexaldebolua eta Artatza Jauregia. Bisitok bi taldetan antolatuko dira (larunbatetan, 18:00etan, eta igandeetan, 12:30ean). Gehienez, 50 pertsona joan ahal izango dira talde bakoitzean.

Larunbatetan, 20:00etan, gidatutako bisiten ondoren, kontzertuak izango dira, eraikinetan bertan, Leioako eta inguruko artisten eskutik, hala nola: Gaizka Baena gitarrista leioaztarra (flamenco), Bilbon bizi den Joshua Edelman pianista (jazz), Barakaldoko Ruaille Buaille folk taldea (Leioako musikariak dituena), edo Masiompa talde bizkaitarra (world music).

Kontzertuak eta bisita gidatuak doanekoak izango dira. Bisitetara joan nahi duten guztiek lekua erreserbatu beharko dute 946072570 telefonora deituta edo Kultur Leioako harreran bertan (behe solairua).

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2014, irailak 30

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)