Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Etxekoak RSS Blog

Etxekoak

ANTZERKIA
Huts Teatroa – Artedrama (Euskadi)

“Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak.
Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak”.

“Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da.
“Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbaezinak, elkarrizketak kontsulatuan… urtetako erokeri eta zentzugabekeria hutsa. Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera goaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dugu”.
Artedramaren magalean Huts Teatroaren bigarren sorkuntza da. 2013an “Publikoari Gorroto” antzezlana taularatu eta 45 emanaldi egin ondoren, oraingoan “Etxekoak” lana taulara­tzen du. 7 urte ondoren Jon Gerediaga (idazkeran) eta Ander Lipus (zuzendari eta aktore moduan), berriro sorkuntza honetan elkartzen dira antzerki obra hau eskaintzeko.

* ARTEDRAMA KULTUR LEIOAKO KONPAINIA EGOILIARRA DA

ZUZENDARITZA: Ander Lipus
EGILEA: Jon Gerediaga
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Mariya Aneva
ANTZEZLEAK: Ander Lipus, Maika Etxekopar, Javier Barandiaran, Kristian Etxaluz
ESZENOGRAFIA: Jose Pablo Arriaga
IRAUPENA: 80′
HIZKUNTZA: Euskaraz

» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 20an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro

Etxekoak



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak kultura kalera aterako du udan

Leioak kultura kalera aterako du udan; horrela, uztailean zehar, familiek aire zabaleko eta doako zinema- eta antzerki-kultur proposamenez gozatu ahal izango dute.


2024, uztailak 1

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)