Artedrama eta Huts Teatroa konpainiek, “Publikoari gorroto” beren lehenengo sorkuntza taularatu eta gero, Etxekoak obra eskeiniko dute, ostiral honetan (Auditorium, 20:30 h), Jon Gerediagak idatzitako eta Ander Lipusek zuzenduriko ikuskizuna.
Istorio pertsonal batetik abiatzen da lana eta inmigrazioaren gaia jorratzen du, “etxekoa-kanpokoa” dikotomia landuz, egungo gizarteetan sortzen diren arazo, muga eta traba guztiak isladatuz.
Legeak eta bihotzak dioenaren arteko talka. Euskaraz eginiko kalitatezko antzerkia.
2015, azaroak 17
Iruzkindu