ANTZERKIA
Huts Teatroa – Artedrama (Euskadi)
“Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak.
Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak”.
“Etxekoak” antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da.
“Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan etorri zenbaezinak, elkarrizketak kontsulatuan… urtetako erokeri eta zentzugabekeria hutsa. Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera goaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dugu”.
Artedramaren magalean Huts Teatroaren bigarren sorkuntza da. 2013an “Publikoari Gorroto” antzezlana taularatu eta 45 emanaldi egin ondoren, oraingoan “Etxekoak” lana taularatzen du. 7 urte ondoren Jon Gerediaga (idazkeran) eta Ander Lipus (zuzendari eta aktore moduan), berriro sorkuntza honetan elkartzen dira antzerki obra hau eskaintzeko.
* ARTEDRAMA KULTUR LEIOAKO KONPAINIA EGOILIARRA DA
ZUZENDARITZA: Ander Lipus
EGILEA: Jon Gerediaga
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Mariya Aneva
ANTZEZLEAK: Ander Lipus, Maika Etxekopar, Javier Barandiaran, Kristian Etxaluz
ESZENOGRAFIA: Jose Pablo Arriaga
IRAUPENA: 80′
HIZKUNTZA: Euskaraz
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 20an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu