Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Euskal Herrian egiten ari diren proposamen ireki eta bereziak batzen dira Kultur MaratilanRSS Blog

Kultur Maratila 2017

Leioako Udalaren Kultura Sailak ARTEDRAMArekin elkarlanean sortutako aste kulturala aurkeztu da gaur goizean Kultur Leioako prentsa gelan. Seigarren urtez jarraian burutuko da Kultur Maratila, antzerkia, musika, dantza, etab. uztartu eta plazaratzea helburu duelarik, euskal sorkuntza beti oinarri izanik.

Burututako aurkezpenean, Leioako Alkatea den Mari Carmen Urbieta, Ander Lipus, Artedramako Zuzendari Artistikoa; eta Fredi Paia eta Iñaki Ziarrusta aritu dira.

Aurtengo Kultur Maratilak bost eguneko iraupena izango du, otsailaren 1etik 5ra eta bertan bi antzerki ikuskizun, musika kontzertu bi (bata erakusketa baten barne), musika eta literatura uztartzen dituen ikuskizun bat eta dantza saio bat izango dira.

Ekitaldi guztiak Kultur Leioako Auditorium eta Erakusketa Gelan burutuko dira, hauen salneurriak 3 eta 10 euro tartean izango direlarik. Ziklo osoa ikusi nahi duenarentzat, 30 eurotako bonoa erosi ahal izango du Kultur Leioako txarteldegian, Maratila Kit opari barne duelarik.

Leioako Alkatea den Mari Carmen Urbietak esan bezala, Kultur Maratila “leku ezinhobea da euskera eta kulturaren inguruan publikoa, hedabideak eta profesionalak elkartzeko eta bertan partehartzeko”. Bi ideia hauek nabarmendu ditu: sorkuntza artistikoak bultzatzea eta euskeraz izatea, honek herrian gero eta presentzia gehiago izan dezan. Honen aurrekontua 30.000 eurotako dela nabarmendu du, ziklo hau Leioako Udalaren apostu “esanguratsua” dela isladatuz. Azken finean, “euskal sorkuntza bultzatu nahian eta honek ere isla izan dezan Leioako herri eta herritarrengan, euskeraren erabileraren aldeko urratsak emanez” du Leioako Udalak helburu, “herritarren arima elikatu beharreko zerbait ere badelako”.

Ander Lipusek, Artedramako zuzendari artistikoak, seigarren urtea dela nabarmendu du eta jaialdiak “zigilu bat baduela, erreferentzialtasun bat euskerazko artez eszenikoen alorrean”. Kultur Leioak eta Artedramak “irla bat, arnas gune bat sortzeko beharra” bazegoela ikusi zuten, “diszplina anitzeko eta Euskal Herrian sortutako ideiak eta proiektuak isladatzeko”. Aurtengo programa “aberatsa” dela nabarmendu du, euskerako sorkuntzaren “lagin txiki” bat delarik. Helburua, “fusio desberdineko obrak eskeintzea da, berritzaileak, ezagunak diren beste proiektuekin batera”.

Udane Juaristik aurkeztuko duen “URBANue II” erakusketa aipatu du, non “Amorante” musikari bereziak kontzertua eskeiniko du inaugurazioan. Musika ere Ruper Ordorikaren eskutik egongo da, euskal musikaren “totem”enetariko bat, bere azkeneko diska aurkeztuz, “Guria ostatuan”. “Hariak” Dantza ikuskizunaren ostean, solasaldia izango da Asier Zabaleta eta Harkaitz Canorekin ere, hauen esperientziak ikusleekin elkarbanatzeko aukera izanik. Azkenik Beheko Larrainek konpainiak “Atte hil aurretik” eskeiniko duen ikuskizunaz hitzegin du, Zubi euskarazko antzerkiaren profesionalizazioa bultzatzeko egitasmoaren 3.deialdiaren irabazleak. Konpainia berria eta beren lehen ikuskizuna izango da Kultur Leioan, “Leitzar euskalkiaz” burutua.

Iñaki Ziarrustak ATX Teatroaren “Fakiu” ikuskizunari buruz hitzegin du. Beraientzat kultura “maratoia da, 100mko lasterketa baino, fondoko karrera bat” eta eskerrak eman ditu Kultur Maratila jaialdia sortu eta mantentzeagatik. “Fakiu”, “biolentziaren gaineko irakurketa da, oso estetika fisikoa, bisuala eta potentea dituena, gure erraiak astindu nahi dituena, ikuspuntu intelektualetik haratago”. Fredi Paiak sostengu haundiarekin idatzitakoa, Belen Cruz, Sandra Fdez Agirre eta Gabriel Ocinak antzeztua, bi amaiera posible ditu ikuskizunak eta beraz, ikusleek erabakiko dute zein den egokiena.

Azkenik, Fredi Paiak hartu du hitza “Shane Mcgowanen gibela” aurkezteko, “dokumental transmedia” bezala aurkeztu du. Bertan “zuzeneko soinua izango duen dokumentala ikusteko aukera izango dute ikusleek, euskeraz eta ingeleraz burututakoa”. Hauen helburua “The Pogues taldeko kide den Shane Mcgowanen Euskal Herriarekiko zuen harremanaren historia plazaratzea da”. Dokumentazio lan haundia burutu zuten historio hau ezagutzeko, historio ezezaguna bestalde. “Oso ikuskizun dibertigarria, Gibelurdinek Musika taldearekin eta Unai Elorriaga idazlearen testuekin”.

Aste betez Euskal sorkuntzaz gozatzeko parada.

Zabaldu maratila, ireki leihoa.

Otsailak 01
“Amorante” + Udane Juaristiren Erakusketa (Erakusketa Gela. 20:00. Gonbidapenarekin). Musika/Erakusketa.

Otsailak 02
“Atte hil aurretik” · Beheko Larraine (Auditorium. 20:30. 3-6 €). Antzerkia.

Otsailak 03
“Hariak” · Ertza Dantza (Auditorium. 20:30. 5-10 €). Dantza.

Otsailak 04
“Fakiu” · ATX Teatroa (Auditorium. 20:30. 3-6 €). Antzerkia.
“Shane Mcgowanen gibela” · Unai elorriaga & Gibelurdinek (Auditorium. 22:00. 4-8 €). Musika.

Otsailak 05
“Ruper Ordorika”. (Auditorium. 19:00. 6-12 €). Musika.

2017, urtarrilak 26

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)