KALAKAN musika taldea izango dugu Kultur Leioan larunbat honetan, apirilak 30 (Auditorium, 21:00 h). Iparraldetik datozen 3 kantari eta prekusionistek “Elementuak” beren azken lana aurkeztuko dute Leioan. Euskal kantu tradizionalean oinarrituta eta euskara hautu natural bihurtuz, Kalakan taldeak sinpletasun eta dotoretasunetik emozioak sorraraziko dizkio publikoari. Talde bat. Hizkuntza bat. Arima bat.
Iruzkindu