Hurrengo ostiralean, abenduak 18 (Auditorium, 19:00etan), euskera eta antzerkia izango dira protagonista nagusiak Kultur Leioan, Tartean Teatroa konpainiak eskeiniko duen “Ez dok ero” ikuskizunarekin.
Patxok eta Mikelek antzerkia utzi zuten duela gutxi. Haien arteko harremana gaiztotzen hasia zen, eta gainera belaunaldi berriak euren tokia okupatzen hasiak ziren. Patxok hartu zuen uzteko erabakia, Mikelen iritziaren aurka. Honek antzerki asko ikusi eta irakurtzen jarraitu du, gehiegi, hainbeste non azkenean burua galdu baitu. Gau batean, delirio betean, antzerkiaren klasikoak (Shakespeare, Moliére, Dario Fo…) agertu zaizkio ametsetan eta, “zu zara Euskal Herriko teatrero klasikoa, Euskal antzerkiak behar zaitu” oihukatu diote Mikeli. Esan eta egin, Mikelek Euskal Herrian zehar “antzerkilari andante” moduan ibiltzeko erabakia hartu du. Patxok Mikelekin batera joateko erabakia hartu du, derrigortuta.
Bikoteak abentura harrigarriak biziko ditu, aurkari askoren kontra lehiatuko dira eszenan, benetakoak nola irudizkoak.
Suena bastante interesante, me gustan las obras de teatro que manejan propuestas originales. ¿Se va a transmitir online? Y de ser así, ¿saben dónde puedo comprar el acceso?
Hola, no hay retransmisión online de la obra teatral.