Hurrengo ostiralean, azaroak 9 (Auditorium, 20:30 h), Excéntrica Producciones konpainia andaluziarrak sortutako “La maldición de los hombres Marlboro” dantza ikuskizuna izango dugu Kultur Leioan.
Proiektu hau, Isabel Vázquez dantzari eta koreografoaren eskutik datorkiguna, gizonen gaineko hausnarketa, batzuetan dibertigarria, besteetan burlatia, beti hunkigarria, batetik jaiotzen da: zergatik kostatzen ote zaie gizonei horrenbeste beren emozioak erakustea? Dantza munduan hainbat sari jasotakoa da gainera: Escenarios 2017-18 eta Lorca Sariak (ikuskizun onena, koreografia onena eta interpreterik onena).
2018, azaroak 5
Iruzkindu