Hurrengo larunbatean, otsailak 24 (Auditorium. 20:30), antzerkia eta musikaren txanda izango da. Tartean Teatroa konpainiak “Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako (h)istorioa” eskeiniko digu.
Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Konpainiaren modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna.
Iruzkindu