DANTZA
Cía. Cielo Raso (Euskadi)
Emakume bat gela batean sartzen da, bere ezkerretara egurrezko aulki bat, honen alboan lanpara bat, egurrezkoa ere. Aurrean pertsianak dituen leiho haundi bat, leihotik haratago natura zabaldu egiten da… (beldurrezko pentsamendu batek emakumearen gogoa aztoratzen du) leihoaren alboan mahai txiki bat aurkitzen da, mahaiaren gainean loreak dituen loreontzia, emakumea loreengana zuzentzen da. Eskuan hutsik dagoen kopa bat daraman gizon bat sartzen da, edariren bat zerbitzatuko duela dirudi, baina gelditu egiten da. Leiho haundia begiratzen du… eta beldur pentsamendu batek bere gogoa aztoratzen du.
Bi pertsonaiek zerbait gertatuko delakoan esnatu egiten dira, baina gauzatzen ez dena. Tentsioa haunditzen da, pertsonaien subkonstzientearekin lotutako bake deserosoa ematen da eta pertsonai hauek ekintza bandaliko txikiak eragiten dituzte, ingurune idiliko honetan desegokiak direnak.
KOREOGRAFIA ETA ZUZENDARITZA: Igor Calonge.
ARGITAZPENA: Pedro Fresneda.
MUSIKA: Luigi Boccherini, Chopin, Debussy.
ANTZEZLEAK: Andrea Quintana, Igor Calonge.
IRAUPENA: 50′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 28an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu