Ostiral honetan, urtarrilak 17 (Ambigu, 21:00 h), Musika Gertu zikloaren barruan, DEAD COMBO izango dugu Kultur Leioan. Tajo eta Lisboari, Afrika idealizatuari, eta Italian, Morriconeren westernetan, Wim Wenderserk ederki filmatuta era Ry Cooderrek ukituta, irudikatutako Amerikako basamortuari kantatzen dien bikotea.
Horretarako, gitarra bat eta kontrabaxu bat baino ez dute behar, eta rock’n’rollaren indarraz kutsatuta, urteetako musikari oles egiten diote eta kontinenteak zeharkatzen dituzte, fadoa eta bluesa kanta berean batuz. Musikaz disfrutatzeko aukera ezinhobea Kultur Leioan.
Iruzkindu