Kultur Leioa zorionekoa da. 2017ko urtean zehar Kultur Leioako Auditoriumean programatutako ikuskizunak gozatu dituzten familiek oso ondo baloratu dituzte, 8,8 batezbesteko nota eman diete.
Ia 2.000 ikusle (1.952) etorri dira amaitu berri den urteko programazioa osatu duten 12 familia-ikuskizunetara; horietatik erdiak baino gehiagok (1.004 pertsona, %51,4) “Busti zaitez!” dinamikan parte hartu dute, non ikuskizunetatik irtetzean beroriek puntuatzera eta beren iruzkinak eta iradokizunak guri helaraztera gonbidatzen zaien.
Datu horiek familiei zuzendutako kalitatezko ikuskizunak emateko Kultur Leioaren apustua indartzen dute.
Eta esker on hau ospatzeko zer hobe ikuskizun berri bat baino 2018 urtea hasteko. Horrela, urtarrilaren 14an, igandearekin (Auditorium, 18:00etan), Marie de Jongh Teatroa konpainiak berriki estreinatu duten ikuskizuna aurkeztuko du, “Izar·Estrella”, Izar neskatxa apetatsuaren istorioa, hazi nahi ez duena, baina ustekabeko etorkizunari aurre egin beharko diona. Beti familientzako antzerkiaren panoraman erreferentziazko konpainietako baten zigilu bereziarekin.
Iruzkindu