Madrilen izandako arrakastaren ostean, Feelgood komedia (Alistair Beaton egilearena) Leioan izango da larunbat honetan, urriak 11 (20:30), Kultur Leioako Auditoriumean. Fran Perea eta Manuela Velasco dira antzezlan honen protagonistak, Ainhoa Santamaría, Jorge Uson, Javi Coll eta Javier Marquez lagun dituztela, Alberto Castrillo-Ferreren gidaritzapean.
2013-2014ko bira eta Madrileko egonaldia eta gero, 2014-2015 biran Leioa lehenengo geltokietako bat izango da. Obra honek 70 funtzio baino gehiago izan ditu, Espainiako 25 hiri desberdinetan. Gaur egungo gaiak jorratzen dituen komedia honek boterearen aurpegi krudelena erakusten digu, pertsona batek bere helburuak lortzeko bidean mugarik ez daukala argi utziz.
2014, urriak 10
Iruzkindu