MUSIKA GERTU
Fetén Fetén (Gaztea eta Leon)
Fetén Fetén Jorge Arribas eta Diego Galazen musika proiektua baino askoz gehiago da, arimaren hizkuntza harmonia bihurtua da. Bere lehen konpasak 2009an entzun ziren, jasotako eraginei eta oroitzapenei soinu banda ipintzeko Burgoseko bi musikari hauen beharrizanean.
Feten Fetenen musika gure sustrai eta tradizioen oroimenetik egindako ibilbidea da. Bere konposizioek dantza erritmoekin gidatzen gaituzte fox-trot, bals, txotis, seguidilla eta habaneretan zehar, bere akordeekin Iberiar Penintsulatik kulunkatuz eta Italiatik Japoniara edo Argentinatik Portugalera hegan eginaraziz.
Fetén Fetén zuzenean sentipen errepertorioa eskaintzen du bere bi diskoen bidez, “Fetén Fetén” (2011) eta “Bailables” (2014), bat-egite perfektu batean publikoarekin. Bere berotasuna kontzertu bakoitzean transmititzen da, auditoriumetatik herrietako plazetara, umeak eta nagusiak hunkituz. Bere musikak hitz egiten duenean, hitzak soberan daude.
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 lagun.
MUSIKARIAK: Diego Galaz (biolin-tronpeta, phonobiolina, zerrotea, mandolina, kaioak eta behiak), Jorge Arribas (akordeoia, bibrandeoia, zeharkako txirula, metalofonoa, kriskitinak eta zintzarria).
» Non: Anbigu
» Eguna: Otsailaren 19an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 8 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu