Bihar, abenduak 21, “Musika con alma” zikloaren azkeneko kontzertua izango da Kultur Leioan Gau Flamenkoaren eskutik (Auditorium. 21:00). Dakizuenez, kontzertu bikoitza izango da. Alde batetik, Raul Micó abeslaria eta bestaldetik Las Migas taldea, Alba Carmonaren ahotsarekin. Atsedenaldian tartetxo gastronomikoa ere izango da.
Igandean aldiz, abenduak 23 (Auditorium. 20:00), Travellin’ Brothers blues taldeak Christmas Show bere ikuskizun berria eskeiniko digute, gabonetako kantu klasikoen bertsioak burutuz.
Iruzkindu