Ostiral honetan, azaroak 18 (Auditorium, 20:30 h), Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain euskal konpainiek FRANCOREN BILOBARI GUTUNA antzezlana eskeiniko dute Kultur Leioan. Ximun Fuchs-ek zuzenduta eta Unai Iturriaga eta Igor Elortzak idatzia, Frankismoak gure gizartean utzi dituen zauriei buruz aritzen da obra.
Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna. Antzezlana euskeraz da eta publiko nagusi zein gazteari zuzenduta dago.
Iruzkindu