ANTZERKIA
Artedrama-Dejabu-Le Petit Théâtre de Pain (Euskadi)
Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.
Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.
Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta elkarrekin sortu zituzten “Errautsak” eta “Hamlet” antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio; euskarazko teatroari.
ZUZENDARITZA: Ximun Fuchs
IDAZKERA: Unai Iturriaga & Igor Elortza
ANTZEZLEAK: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Pako Revueltas, Erika Olaizola,Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko Redondo
ARGIZTAPEN DISEINUA: Josep Duhau
KOREOGRAFIA: Philippe Ducou
MUSIKA: Asier Ituarte
IRAUPENA: 100′
HIZKUNTZA: euskaraz
IKUSLEA: +14 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 18an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 6-12 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu