ARIMA DUEN MUSIKA
“A matter of funk” (Katalunia)
Funkystep musika beltzaren artista nagusiei omenaldia eskaini nahi zien zazpikotea elkartzean sortu zen, 2006. urtean, eta Kataluniaren zati handi batean kontzertuak ematen hasi ziren. 2009an, Kathy eta Yolanda Sey-k, Edna Sey abeslariaren bi ahizpek, taldearekin bat egin zuten. Orduan, taldea izenaz aldatu eta Funkystep & The Sey Sisters bihurtu zen. Harrezkero, ahotsean oinarritzen dituzte haien emanaldiak batik bat, eta erraz hedatzen diren koreografiak egiten dituzte. Haien errepertorioan, soul, groove eta funk musika aurkituko dugu. Tankera horrekin grabatu zuten haien lehenengo EP 2012an, eta 2016an, A matter of funk diskoa.
Musika beltzaren estilo ugari jorratzen dituzte: jazz, funk, r&b, blues, soul, gospel… baita erro afrikarreko musika ere. Eragin askotariko nahaste horrek emaitza eraginkor eta originala ekarri du, eta zuzenean energiaz beterik agertzen dira. Benetako jaia eskaintzen dute.
MUSIKARIAK: Edna Sey, Kathy Sey, Yolanda Sey (ahotsak), Guillem Plana (gitarra), Guillem Soler (teklatuak), Pol Padrós (tronpeta), Albert Bartolomé (saxoa), Enric Puigdesens (baxua), David Viñolas (bateria)
» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 22an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 6-12 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Funkystep & The Sey Sisters
FACEBOOK: Funkystep & The Sey Sisters
ZIKLOA
GOMENDATUA
Iruzkindu