Ostiral honetan, abenduak 22 (Auditorium, 21:00 h), Musika con alma zikloaren azkeneko kontzertua izango dugu Kultur Leioan.
Oraingoan, Kataluniatik datorren Funkystep & The Sey Sisters banda izango dugu, beren musika beltzaren estilo ugari jorratuz: jazz, funk, r&b, blues, soul, gospel… baita erro afrikarreko musika ere. Eragin askotariko nahaste horrek emaitza eraginkor eta originala ekarri du, Sey ahizpak buru daudelarik beren ahotsekin, eta zuzenean energiaz beterik agertzen dira. Benetako jaia eskaintzen dute.
Iruzkindu