Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Gabonetako programazioa arrakastatsua izan daRSS Blog

Olentzero

Urtero legez, Leioako Udalaren Kultur Sailak hainbat ekintza burutu ditu Gabonetan, adin guztiei eta bereziki gaztetxoenei zuzendurikoak. Besteak beste, Errege Magoen eta Olentzeroren harrera, gaztain erreak, Gabonetako Umeen Parkea, edota Gabonetan Antzerkira zikloa izan ziren, guztiak arrakastatsu suertatuz.

OLENTZERORENTZAKO ESKUTITZAK
Abenduaren 9tik 24ra bitartean, Kultur Leioako harreran apaindutako gunean, 900 eskutitz inguru banatu egin dira. Kultur Leioak eta Euskara Zerbitzuak antolatutako ekintzan, Leioako eta inguruko umeek eta hain ume ez direnak Olentzerori euren eskaria egitea bideratzea eta Olentzeroren ohiturarekin eta ilusioarekin jarraitzeko helburuarekin.

GAZTAIN ERREAK
Abenduaren 23an Bulebarrean, Kultur Leioak eta Leioako Merkatari Elkarteak antolatutako ekintzan, 600 gaztain-ano banatu egin ziren. Arratsaldeko 18:00etan hasi eta 20:00ak arte banatu ziren Olentzeroren etorrera prestatzeko helburua duen ekintza honetan, egun ona izan genuen Gabonetako giroaz eta gaztainaz gozatzeko.

OLENTZERO EGUNA
Urtero moduan, abenduaren 24an Olentzeroren etorrera ospatu egin da Leioan, hainbat elkarte eta leioaztar parte hartu zutelarik: Biltoki Gazte Elkartea, Gure Ohiturak dantza taldea, Errekalde nagusien etxeko abesbatza, Leioako Txistulariak.
Aurten eguraldia lagun izan genuen, neguko egun polita eta beroa, eta Olentzeroren ibilbidea osorik burutu ahal izan genuen, Elexalde Errotan agurra egin eta gero Kultur Leioan harrera egin genion, Leioako kaleetatik abestu eta dantzatu ondoren. Kultur Leioan egindako harreran 700 opari inguru banatu ziren, bi adin tartetan 5 urtera arte eta 6 urtetik gorako haurrentzako.

Auzunetara ere Olentzero hurbildu zen, Lamiako, Txorierri, Pinueta eta San Bartolomera, ohiturak agintzen duenez abestuz eta gozokiak banatuz.

GABONETAKO LUDOTEKA ETA EKINTZA OSAGARRIAK
Kandelazubietan izandako Gabonetako Umeen Parkean hainbat ekintza aurkitu ditugu: ludoteka, tailerrak, puzgarriak, ikuskizunak, familia jokoak…

Urtarrilaren 2tik 5era burututako ekintza honetan 1.240 ume izan dira goiz eta arratsaldeko ordutegian, 874 gurasok ere parte hartu dutelarik.

Urtarrilaren 4an, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen lana ikusteko aukera izan genuen, ikusgarria egiten duten lana. Tirolina, erreskate txakurrak, bizikleta istripu baten egin beharreko lanak…

ERREGEEN HARRERA EGUNA
Erregeak ere Leioara etorri dira, Sakoneta Kiroldegian egin zitzaien harrera, arratsaldeko 18:30ean Leioako haurrek aukera izan zuten hiru erregeekin egoteko, gozokiak eta opariak banatu zituzten, 750 opari inguru, gau magiko honetan.

GABONETAKO KONTZERTUAK

Honetaz gain, Kultur Leioak bere programazioan hainbat ikuskizun berezi eskaini zituen. Gabonetako kontzertuei dagokionez, betea izan genuen Auditoriuma Leioako Gazte Orkestra (abenduak 19), Travellin’ Brothers All Stars (abenduak 18) eta Leioako Musika Banda, Orpheo Ganbera Abesbatza eta Voccalisse (abenduak 20) ikusteko. Guztira 700 ikusle inguru pasa ziren Kultur Leioako auditoriumetik.

GABONETAN ANTZERKIRA

Gabonetan antzerkira zikloa izan zuten ikusgai etxeko gaztetxoenek eta beren senideek. Horrela, abenduaren 26tik 30ra ikuskizun desberdinak ikusi ahal izan genituen: “Moby Dick”, “Kontu Kontari”, “Burbujas de papel”, “Gaueko entziklopedia koxkorra” eta “Pintto Pintto”. Guztira 900 ikusle baino gehiago.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak:
2016, urtarrilak 13

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)