KULTUR MARATILA
Gabriel Aresti Kultur Elkartea / Zenbat Gara (Euskadi)
Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburu ikuskizun honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da; beste batzuentzat deskubrimendua.
Arestiren lekuak hartzen dira horretarako ardatz. Eta bere izaeraren zein obraren alderdirik garrantzitsuenak lotzen dira leku bat edo bestearekin. Haurtzaroa, euskara ikasteko erabakia hartu zuen unea, bere justizia sozialarekiko kezka, obra literarioa, hainbat pertsonarekiko gutunizketa, euskara batuaren sorrera, bere ideologia. Beti ere, Gabriel Arestirik poliedrikoena azaldu nahian, bere lan oparotasuna, aktibismoak, eztabaidarako zuen joerak isla izango dute emankizunean.
Zazpi lagun dira taula gainean, eta, sormenaren teoriak dioen legez, nahasteak ekarri du berrikuntza. Olerkia, irudia, musika, bertsoa eta antzerkia oratu eta, denek bat eginda, Gabriel Arestiren, baina ez bakarrik haren, artearen goraipamen sutsua oholtzaratu dute, sabeletik,…
GIDOIA: Oier Guillan eta Andoni Egaña, Gabriel Arestiren testuetan oinarrituta.
MUSIKA: Rafa Rueda.
BERTSOLARIA: Andoni Egaña.
MUSIKARIAK: Rafa Rueda (gitarra, bandolina, ukelele, banjo), Iban Urizar (trompeta, korneta), Naia Membrillera (perkusioa).
ANTZEZLEAK: Oier Guillan, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailak 23an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro (Bono Maratila: 30 euro)
Iruzkindu