Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Gabrielen lekua RSS Blog

Gabrielen lekua

KULTUR MARATILA
Gabriel Aresti Kultur Elkartea / Zenbat Gara (Euskadi)

Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburu ikuskizun honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekar­tzea izango da; beste batzuentzat deskubrimendua.
Arestiren lekuak hartzen dira horretarako ardatz. Eta bere izaeraren zein obraren alderdirik garrantzitsuenak lotzen dira leku bat edo bestearekin. Haurtzaroa, euskara ikasteko erabakia hartu zuen unea, bere justizia sozialarekiko kezka, obra literarioa, hainbat pertsonarekiko gutunizketa, euskara batuaren sorrera, bere ideologia. Beti ere, Gabriel Arestirik poliedrikoena azaldu nahian, bere lan oparotasuna, aktibismoak, eztabaidarako zuen joerak isla izango dute emankizunean.

Zazpi lagun dira taula gainean, eta, sormenaren teoriak dioen legez, nahasteak ekarri du berrikuntza. Olerkia, irudia, musika, bertsoa eta antzerkia oratu eta, denek bat eginda, Gabriel Arestiren, baina ez bakarrik haren, artearen goraipamen su­tsua oholtzaratu dute, sabeletik,…

GIDOIA: Oier Guillan eta Andoni Egaña, Gabriel Arestiren testuetan oinarrituta.
MUSIKA: Rafa Rueda.
BERTSOLARIA: Andoni Egaña.
MUSIKARIAK: Rafa Rueda (gitarra, bandolina, ukelele, banjo), Iban Urizar (trompeta, korneta), Naia Membrillera (perkusioa).
ANTZEZLEAK: Oier Guillan, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailak 23an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro (Bono Maratila: 30 euro)

www.zenbatgara.org



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak kultura kalera aterako du udan

Leioak kultura kalera aterako du udan; horrela, uztailean zehar, familiek aire zabaleko eta doako zinema- eta antzerki-kultur proposamenez gozatu ahal izango dute.


2024, uztailak 1

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)