ETXEKO MUSIKAK
Ondarearen Europako Jardunaldiak
Oso gitarrista, moldatzaile eta konpositore gaztea, eta leioaztarra. Bere proposamena tradizio flamenko purutik dator, baina guztiz garaikideak diren soinuetara doana. Bebe, Enriquito, Raimundo Amador, Ara Malikian edo Tomasito bezalako artistekin lan egin du. Bere diskoan, oso estilo eta talde diferenteetako musikari-talde konpaktua dauka inguruan (hala nola, Jorge Pardo, Enriquito, Borja Barrueta edo Jaco Abel), eta horientzat, proiektu hau topagunea da, esperientziak eta zalantzak partekatzeko, eta emaitza, kontraste, erritmo eta harmonikoz betetako soinu bero eta agresiboa, aske eta zehatza.
Anbizio handiko proiektua da, interes orokorra pizten ari dena eta gonbidapen asko jasotzen ari da eszenatoki handietatik (Madril, Bartzelona edo Bilboko aretoak, jaialdiak). Baina taldeak ez ditu espazio txiki, hurbil eta barnekoagoak ahazten.
MUSIKARIAK: Enrique Piculabe (ahotsa), Karen Lugo (dantza), Víctor Guadiana (bibolina), Gaizka Baena (gitarra)
» Non: Elexaldebolua
» Eguna: Urriaren 18an
» Ordutegia: 20:00etan
» Sarrera: Leku kopuru mugatua
Iruzkindu