MUSIKA GERTU
(Euskadi)
Hiru hamarkadatako lanaren ostean, eta urteak egon ondoren bikote formatuaren mugak aztertzen, Garik esperientzia berriari eman dio hasiera: Maldanbera. Bateria, baxu eta gitarraz osaturiko talde klasikoa, abestien rock esentzia berreskuratu eta melodia berriak sortzeko.
Gainean duen esperientzia guztiari esker, sendoago egiten du aurrera, nostalgiarako lekurik gabe, une guztiez gozatuz eta “Estutu” proiektu berriaren zuzeneko emanaldietara doazenei gozaraziz.Diskorik helduena dugu, orain arte, “Estutu” izenekoa, We Are Standard (WAS) taldeko gitarrista eta konpositoreak ekoitzia.
MUSIKARIAK: Gari (ahotsa eta gitarra), Natxo Beltrán (bateria), Oier Aldekoa (baxua), Miguel Moyano (gitarrak)
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 lagun.
» Non: Anbigu
» Eguna: Urtarrilaren 20an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 5-10 euro (Bonoa: 25 euro)
Iruzkindu