KULTUR MARATILA
Harkaitz Cano, Petti, Joxan Goikoetxea (Euskadi)
Eraldatu egiten dira paisajeak gau-beranduan. Eder zena beldurgarri bihurtzen da eta beldurgarri zena eder. Giza-piztiak ere berdin: izango da soseguaren bila erretiratuko denik eta baita ehizakiaren xerka abiatuko denik ere. Egunak utzitako nekeak ez du disimulurako tarterik uzten gau-beranduan. Kantu eta poema zaharrak, bertsioak eta emanaldirako espreski ondutakoak. Malenkoniak bai baitu bere amorrua. Eta amorruak bere malenkonia. Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean. Egunsentia urratu arte.
Harkaitz Cano idazlea, Petti kantaria eta Joxan Goikoetxea musikaria elkartzen ditu “Gau-beranduan” proiektuan.
Poesia eta musika saio “noktanbulo” honetan istorioak, pertsonaiak, mamuak edo ametsak uxatzen eta erakartzen dituzte gure hiru gaueko hontzek.
MUSIKARIAK: Harkaitz Cano (ahotsa), Petti (ahotsa, kitarra), Joxan Goikoetxea (ahotsa, pianoa)
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
LEKU KOPURU MUGATUA: 50 laguna
» Non: Erakusketa gela
» Eguna: Otsailaren 26an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 6 euro / KULTUR MARATILA BONOA (6 ikuskizun): 30 € eta Kultur Maratila kit bat opari
Iruzkindu