DANTZA
Kukai Dantza Taldea (Euskadi)
LEKU MUGATUA
Gaua etorri eta argiak itzaltzen direnean, arima batzuk esnatzen dira. Izaki horiek idatzi, abestu, dantzatu… egiten dute. Bizitzak atseden hartzen duen unean pizten dira. Gauekoak dira. Ikuskizun hau hausnarketa intimoenak biltzen dituen gau-egunkari bat da; musikaren eta dantzaren bidez, begiratu bat egiten zaio ibilbide oso bati, etengabe bila aritzeari. Bakarrizketa intimo eta pertsonala da.
Gauekoak (Nocturnxs) Jon Maya Sein dantzariaren hausnarketa intimo eta pertsonal batetik sortutako proiektua da. Gaurko egoeratik abiatuta, gaur egungo begietatik, barrura begira jartzen da, eta bere sortze-prozesua zabaltzen digu. Horretarako, bere ibilbidean mugarri izan diren taldekideak eta sortzaileak bildu ditu.
Gauekoak proiektu berezia da, kapritxo bat. Dantzatik, musikatik, kantutik, literaturatik… abiatuta, Mayak, Bandinik eta Minerrek bere lengoaia artistikoak gurutzatzen dituzte, eta hau da sortzaile-talde bikain horren emaitza eta ekarpen berezia. Gauak dakarkigun distira magiko eta misteriotsua da.
ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo.
DANTZARIA: Jon Maya Sein.
MUSIKA ZUZENEAN: Xabi Bandini, Arkaitz Miner.
ESZENOGRAFIA: Fernando Bernués.
JANTZIAK: Ikerne Giménez.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IRAUPENA: 60′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 30ean
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.kukai.eus
Iruzkindu