Gerra Zibila eta Frankismoa garai latzak izan ziren leioaztar gehienentzat. Egun horietako gertakizunak eta protagonistak ezagutu nahi baduzu, hurreratu zaitez gaur, arratsaldeko 19:00etan Kultur Leioan izango den ekitaldira.
Bertan, Leioako Udalak, Aranzadi Zientzia elkartearekin burututako lana aurkeztuko da, garai honetako informazioa biltzen duen liburua eta erakusketa interesgarria. Gonbidatuta zaude!
Argitalpen eta erakusketarekin, azaroaren 30era arte irekita egongo dena, Leioako Udalak aintzatetsi eta omendu nahi ditu, altxamendu militar frankistaren ostean eta diktaduraren lehen urtetan, Giza Eskubideen urraketak pairatu zituzten leioaztar guztiak.
Bestalde, Sabino Arana Fundazioak ere harira datorren erakusketa antolatu du, zenbait udalekin eta beste kultur erakunde eta elkarte batzuekin elkarlanean, 1936ko irailean Zirardamendi Elgoibarko frontean hildako gudariei eta milizianoei –haietako asko jatorriz Bizkaikoak– gorazarre egiteko eratutako oroitzapen-ekitaldien programa ugari baten parte dena.
Etiketak: Civil, Erakusketa, Exposición, frankismoa, franquismo, gerra, Guerra, libro, Liburua, Zibila
Iruzkindu