MUSIKA
(Estatu Batuak)
Gisele Jackson gazteak, Howard Unibertsitatean lehen mailako ikaslea zen garaian, dagoeneko Washington DCko agertokietan abesten zuen soul klasikoko bere lehen bandarekin. Brooklyn-en bizitzen hasi aurretik, Gisele-k ‘Raelette’ gisa bira egin zuen Ray Charles-ekin, bere ibilbidearen gorenean, eta hortik aurrera, Donna Summer imitaezina, bere ‘aitabitxia’ James Brown eta antzeko kondairei lagundu zien. Bere ibilbidean zehar, Ipar Amerika, Asia, Europa eta Afrikako 18 herrialde baino gehiagotan ibili da. AEBetako jazz klub nagusietan bakarka aritu da; Tito Puente, Bette Midler, The Commodores, B-52 eta beste hainbat musika erraldoirentzat hasierako kantaria izan da. Hollywood-eko estreinaldietan eta sari-banaketetan parte hartu du, eta pantaila handian ere agertu da “First Wives Club” filmean abesten. Eta Bill Clinton-ek presidente-kargua hartu zuen ekitaldian ere kantatu zuen. Billboard aldizkariak diva mailara igo zuen mundu osoan izandako arrakastari, “Love Commandments” dantzarako abesti klasikoari, esker. Singlea Billboard-eko dantza-zerrendan 3. postura iritsi zen, eta horrek Gisele house eta dance musikaren Olinpora eraman zuen.
MUSIKARIAK: Gisele Jackson (ahotsa), Dave Wilkinson (gitarra), Abel Boquera (hammond), Caspar St. Charles (bateria).
IRAUPENA: 80′.
» Non: Auditorium
» Eguna: Ekainaren 3an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu