ERAKUSKETA
Askatasun bidean
Sabino Arana Fundazioak 1936-1939ko Gerran frontean eta bataila-zelaian bizitza nolakoa zen azaltzea proposatu zuenean, egokia iruditu zitzaigun, erakusketa baten bitartez, Gerrak Euskadin izan zuen gerra-pasarterik epiko eta, izandako ondorioengatik, garrantzitsuenetako bat gogoraraztea. 1936ko irailaren amaieratik urriaren erdialdera bitartean fronteko lerroan izandako gertakari militarrez ari gara, bereziki, Elgoibar ingurukoez. Euskal Herrian jazotako gudako gertakizun horiei esker, miliziano eta gudari gazteen morala indartu zen, euren postuak berreskuratu zituzten eta Agirre lehendakariak kargua zin egin ahal izan zuen, modu horretan, euskal autonomiari bide emateko. Sabino Arana Fundazioak antolatutako erakusketan, gertakizun horien garrantzia nabarmendu nahi da, tokikotasunetik harago, nazioan duen benetako garrantzia eskuratzeko.
» Non: Liburutegian
» Egunak: Urriaren 10etik 30era
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, 10:00etik 13:00etara
» Sarrera: Doan
Iruzkindu