Gorka Granadok eta Maren Galvezek lehen saria irabazi dute helduen kategorian, eta Oier Arriaranek eta Elene Astiazaranek haurren kategorian, Leioako Udalak antolatutako Jota Lehiaketaren XII. edizioan. Lehiaketa 2024ko San Juan jai-programazioaren barruan dago.
Helduen kategoriako bigarren saria Katterin Artolak eta Iker Belintxonek jaso dute eta hirugarrena Laura Bastidak eta Ekain Uzkurunek. Haur kategorian bigarren saria Aiur Labaka eta Yare Labakarentzat izan da eta hirugarrena Beñat Mendizabal eta Irati Arangurenentzat.
Iban Rodriguez alkateak eta Leioako Gure Ohitura Dantza Taldeko ordezkari batek banatu dituzte lehiaketaren ondorengo sariak.
Lehiaketan 10 bikotek hartu dute parte, horietatik 7 helduak eta 3 haurrak.
2024, ekainak 17
Iruzkindu