ERAKUSKETA
Beatriz Churruca / Iker Gomez
Beatriz Churrucaren argazkiez eta Iker Gomezen bideo-dantzez osatutako erakusketa. Kultur Leioako erakusketa-gelatik kanpo doana, irudiaz, espazioaz, gorputzaz eta mugimenduaren bidez, beste eremu batzuetan sartzeko.
ARGAZKIA. BEATRIZ CHURRUCA.
“Agertu artean” Beatriz Churrucaren ideiaren araberako argazki serie bat da, Mavi Tabernerok egindakoak, Artelekuk, 2011ko azaroaren 6an, jasan zituen uholdeak gertatu ondorengo transformazioa eta berreskuratze lanaren testigantza dena.
Presentzia eta mugimenduaren bidez, kultura gaizki tratatzen den garai hauetan, arte-zentro seinalatu horri omenaldi pertsonala egiteko era bat da.
Jatorrizko ideia, irudi-sorrera, eta figurazioa: Beatriz Churruca.
Argazkia: Mavi Tabernero.
Produkzioa: Dantzagunea, Gipuzkoako Foru-Aldundiaren Dantza-Zerbitzua.
Kokalekua: Arteleku, Gaur egungo Arte eta Kultura Zentroa.
IKER GOMEZ KOREOGRAFO ETA BIDEO-EGILAREN DANTZA ETA BIDEOEN ERAKUSKETA.
Iker Gomez Koreografo eta bideo-egilearen hamabi bideodantza-sorta, nazioarteko beste artista eta dantza-konpainia profesional batzuekin batera eginak. Koreografia-konposaketan zinema-aplikazioak erabiltzen ditu eta argazki-makinak mugimenduari ematen dion perspektiba bikoitza ere baliatzen du.
PROGRAMA:
Chess (9:09 min.) Space (3:11 min.) Code (3:02 min.) Apple Drink (1:06 min.) Zisnetxoak (3:38 min.) Sagar pentsamendua (1:30 min.) Ezagutaraztea 3 (3:02 min.) Happy Garden (2:21 min.) The Swan Beauty (5:23 min.) Wall Body Wall (5:39 min.) Hamabi (3:02 min.) Empty (20:55 min.)
GUZTIRA: Ordu bat eta 10 min.
Egilea: Iker Gómez
Konpainia Kolaboratzaileak: Marcel Leemann Physical Dance Theater (Suitza), Danza UV (Mexiko, Tenerife Danza Lab (Espainia), Iker Gómez – Teatro Físico (Espainia).
Gonbidatutako dantzariak: Athanasia Kanellopoulou (Pina Baush), Hildur Óttarsdóttir (Icelandic Contemporary Dance), Pilar Abaurrea (Nordans – Suedia).
Iruzkindu