KULTUR MARATILA
Gose (Euskadi)
Gose, trikia eta elektronikaren arteko amodio istorio bat da, elektronika eta arima. Euskal Herriko musikari emandako beste ikuspuntu bat.
Tradizioa ordenagailu bati konektatuta, oraingoan Joseba Sarrionandia idazleak eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoek, indarrak batu dituzte “Gosariak” lanean.
Sarrionandiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira artista plastikoen lanari esker, edozein norabide har dezakeen proposamen bakarra borobilduz.
Nortasunak eta elementu eta espazio anitz nahiz desberdinek bat egiten dute bost zentzumenak elikatu ditzakeen obra hau osatzeko.
MUSIKARIAK: Inés Osinaga (ahotsa eta trikitixa), Iñaki Bengoa (sekuentziak eta programazioa), Osoron (gitarra eta baxua)
TESTUAK: Joseba Sarrionandia
ILUSTRAZIOA ETA DISEINUA: Iñigo Arregi, Juan Luis Goikolea
IRAUPENA: 70′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 28an
» Ordutegia: 22:00etan
» Sarrera: 10 euro (Bono Maratila: 30 euro / Hilak 28 · Bonoa: 12 €)
Iruzkindu