ANTZERKI FAMILIARRA
Borobil Teatro (Euskadi)
Tximinia gizonek mundua aldatu eta kolorea kendu diote, mundu gris bat sortu dute. Biztanleek ezin dute, honezkero, loreen usainaz edo ilunabarraz gozatu. Txorien kantaz ere ezin dute gozatu, eta are gutxiago, itsasoa arrainez gainezka ikusi. Tximinia gizonek mundu guztia konbentzitu dute hobeto biziko direla eurek eraikitakoarekin. Baina jendeak bere oroitzapenak dauzka oraindik. Zelai berdeak, zeru urdina eta arrainez beteriko itsasoa gogoratzen dituzte. Ez da hainbeste behar bizitzeko. Egin behar duten bakarra da galtzeko zorian dagoena salbatzen saiatzea, Lurra salbatzea alegia.
Gure planeta zaintzeko aldarrikapena, Borobil Teatroaren estiloan. Itsas hondora, oihanera, eramaten gaituzten keinua, mugimendua, umorea eta plastikotasuna, irudi ederrekin eta mezu sakonarekin, txiki eta handientzat.
ZUZENDARITZA: Anartz Zuazua
ANTZEZLEAK: Asier Sota, Imanol Espinazo, Julen Vega, Hanna Berry
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA ETA ARGI DISEINUA: Carlos Salaberri
MUSIKA ETA ESZENOGRAFIA: Ekhi Vegas Azkarte
JANTZIAK: Nagore Dendariarena
IRAUPENA: 50′
HIZKUNTZA: Euskaraz
IKUSLEA: +4 urte
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailak 26an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 2,5-5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: Borobil Teatroa
Iruzkindu