TXIKI, TXIKI, TXIKIA
Los sueños de Fausto y Factoría Urogallo (Madril)
Zer egiten dute bi haur txikik, beren logelan esnatzen direnean? Nola ikasten dute egun batean zehar? “Gugu… ¡Tras!”-ek Gugu eta Tras anai-arreben bizitzaren berri ematen digu. Neska-mutil zoriontsuak dira. Lo egiten dute, jolastu, abestu, gauza berriak ikasi, inguruan duten munduarekin harritu egiten dira, bai eta mundu hori asmatu ere. Eguneroko gauzekin eta irudimenarekin, zentzumenetan oinarritutako bidaia bat egingo dute, eta naturak bere baitan dituen altxorrak ezagutzera gonbidatuko gaituzte: lurra, airea, ura eta su-txinparta txikia.
“Los Sueños de Fausto”, “Factoría Urogallo” konpainiaren eskutik, txikienen munduan murgiltzen da. Batzuek ez dakite hitz egiten ere, hain dira txikiak. Obra honetan gorputz-lengoaia nagusitzen zaie hitzei. Koloretsua, elkarreragilea, sentsoriala eta hurbilekoa da; aukera ezin hobea ematen die haurrei, obrako elementu eszenikoekin harremanetan jartzeko, dantza egiteko eta barre egiteko.
ANTZEZLEAK: Paco Santa Bárbara, Guillermina Tárraga, David Cortijo Sanz (cover).
IRAUPENA: 30′.
IKUSLEA: 0-3 urte.
LEKU KOPURU MUGATUA: 80 lagun.
» Non: Anbigu
» Eguna: Azaroaren 23an
» Ordutegia: 12:00, 17:00etan
» Sarrera: 5 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.lossuenosdefausto.com
Buenos días,
Quería saber si hay que sacar entrada para el bebé y cada uno de los adultos que le acompañan o sólo para los adultos.
Un saludo
Sí, es necesario sacar entrada a todas las personas que accedan a la sala, incluyendo al bebé.