Haizea Hormaetxea leioaztarra eta Lander Campos santurtziarra garaile atera ziren atzo Errekalde plazan ospatu zen Jota Txapelketaren XII.ediziotik. Bikotea aski ezaguna da Leioako txapelketa honetan, izan ere aurreko urteetan ere irabazle suertatu ziren.
Bigarren postuan Azpeitiko Maialen Aldalur eta Amets Amubieta geratu ziren, eta hirugarrenean Potugaleteko Iholdi Beristain eta Kerman Rengel izan ziren.
Gaztetxoen artean ere hainbat partehartzaile izan ziren aurten, sailkapena horrela geratu zelarik:
1.- Garazi Gurrutxaga eta Asier Ibarguen (Azpeitia).
2.- Laura Olaizola eta Ioritz Galarraga (Azpeitia).
3.- Maider Arrieta eta Unai Odriozola (Azpeitia).
4.- Ihintza Iturri eta Julen Badiola (Azpeitia).
5.- Ania Irigoyen eta Gorka Kerejeta (Azpeitia).
6.- Larraitz LarraƱaga eta Jon Ibarzabal (Azpeitia).
Iruzkindu