Facebook, Twiter, SMS, Wassup… komunikatzeko era bakarra direla ematen duen garai honetan, Leioak beste urte batez, eta dagoeneko hamahiru urte dira, Maitasun Gutunen Lehiaketa deitu du. Lehiaketa honekin, gogorarazi nahi da gutuna literatur generoa dela berez; era berean, sentimenduen komunikazioa sustatu nahi da eta genero honen aberastasuna berreskuratu nahi da.
Hala nahi duten pertsonek parte har dezakete, hurrengo kategorietan bananduta:
A kategoria: 18 urtera arte.
B kategoria: 19 urtetik 30 urtera.
C kategoria: 31 urtetik 55 urtera.
D kategoria: 56 urtetik gora.
Gutunak 2011ko abenduaren 30a baino lehen helbide honetan aurkeztu beharko dira:
Kultur Leioa
Jose Ramon Aketxe Plaza, 11
48940 Leioa (Bizkaia)
Maila bakoitzean bi sari emango dira. Lehenengo saria honakoa izango da: 250 euro, garaikurra eta diploma. Bigarren saria: 125 euro, garaikurra eta diploma.
Iruzkindu