ANTZERKIA
Artedrama-Dejabu-Le Petit Théâtre de Pain (Euskadi)
Hamlet XXI. Mendean eta Euskal Herrian.
Berea uste zuena esku artetik kendu diotela-eta traizionatuta; mendekua hartu nahi baina ekintzara jotzerakoan zalantzaz betea.
Hamlet ez da klasikoa aspaldikoa delako bakarrik: klasikoa da, batez ere, antzinakoa izan arren aldiro irakurketa berriak sortzen dituelako.
“Errautsak” ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra berrinterpretatu dute, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin, Xabier Mendigurenen adaptazioan.
Hamlet, gaur eta hemen.
AUTOREA: William Shakespeare
ZUZENDARIA: Ximun Fuchs
EGOKITZAPENA: Xabier Mendiguren
ANTZEZLEAK: Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu, Urko Redondo
IRAUPENA: 90′
HIZKUNTZA: Euskaraz
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 16an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
GOMENDATUA
Iruzkindu